Une bat bera ere ez da ona maitatua den pertsona bat galtzeko, nerabezaroa ere ez, jakina. Bizitzaren aldi honen berezko ezaugarriak direla-eta, arreta berezia merezi dute haren min-adierazpenek, heriotza ulertzeko moduak eta laguntza-eskaerek. Bideo honen bidez, BETIRAKO zerbitzuak dolu-prozesuari aurre egiteko duen modua balioztatu eta ikusarazi nahi du.