Gorputz osoko mina sentitzen dut, ez daukat indarrik, ezin diot pentsatzeari utzi, irudiak etortzen zaizkit burura, arnasa hartzea kostatzen zait… Horiek guztiak gure gorputzaren erantzun edo erreakzio naturalak dira momentu horretan sentitzen dugun min ikaragarriaren aurrean.