Zer da Betirako

Zer da Betirako

Betirako zerbitzu psikologiko bat da, maite dituzten kideak galdu dituzten pertsonei lagun egiteko.

Maite ditugun pertsona horien heriotzak dakarren minari arreta emateko sortu da, heriotzaren arrazoia edozein izanik ere, koronabirusak eragindako gaitzak eraman zituen biziak izan, zein COVID 19aren garaian gaixotasun, istripu, suizidio eta abarrek eramandakoak izan.

Maite dugun norbait galtzen dugunean, galeragatik sentitzen dugun mina naturala da beti, baina orain dolu bereziak egiten ari gara, aurrekaririk gabeko egoera batean baikaude, egoera horrek ondorio sozialak zein sanitarioak dituelarik, gure hurkoen ondoan egotea eta nahi genukeen bezala despeditzea galarazi digutenak.

Egoera bereziki traumatiko horiek konplexutasuna eransten diote minari, eta pertsonei zailagoa gertatzen zaie gertatutakori aurre egin eta onartzea. Horregatik, kalkulatzen da Covid-19aren aurrean galera egoera hori bizitzen ari diren pertsonen %30ek laguntza behar izan dezaketela depresioaren sintomei aurre egiteko, horien artean egonik larritasuna, ezintasun sentsazioa, antsietatea edo insomnioa.

Laguntasun profesionalera garaiz jotzeak lagundu egin dezake orainean prozesua errazten eta etorkizunean ondorio psikologikoak prebenitzen.

Betirako Zerbitzuak laguntasun profesionalizatua eskaintzen du gertatutakoa barneratu ahal izateko, eta despedida prestatzeko laguntza zehatza ematen du, hori guztia norabide guztiz prebentiboarekin.

Norbait hiltzen denean bizitzen dugun doluak entzuna izatea behar du, ez juzgatzea, adieraztea, hitz egitea edo isiltzea, partekatzea, eta, pixkana, antolatzea, bizitzen jarraitu ahal izateko. Betirakon zure ondoan egon nahi dugu eta, horrela, zure minean lagundu.

Zergatik da beharrezkoa Betirako

Maite dugun norbaiten heriotzaren inguruan beti sortzen da “itxiera” ekarriko duen zerbait egitea, despedida bat, amaierako puntu bat edo puntu eta aparte bat…. Horregatik, gizarte guztiek, garaien hasieratik, erlijio edo kultura desberdinekoak izanik ere, euren erritualak eszenifikatzen dituzte, despedidako erritualak, galeraren aurrekoak eta ondorengoak, mina sendatzen eta kontsolamendua urkitzen laguntzeko.

Galeraren mina partekatzeak, senide eta lagunen berotasuna jasotzeak, lagundu egiten du prozesu hori modu naturalean berrantolatzen. Aitzitik, osasun alarmaren egoerak eta konfinamenduak galarazi egin digu kontsolamendu hori posible izateko baldintzak aurkitzea.

Covid-19ak despedidarako eskubidea ukatu du, senideen maitasuna eta besarkada eta musuak jasotzeko, eta maite zenuen hura ohoratzeko eskubidea, zuri edo hari gustatuko zitzaion bezala.

Despeditu ezina, senideen maitasun hurbilekoa ez jasotzea, eta maite digunak jendaurrean ez ohoratzea oso bizipen gogor eta mingarriak dira, eta hobeto eraman daitezke profesionalen laguntza edukiz gero. Betirako taldeak lagundu diezazuke une zail hauetan.

Astelehenetik ostiralera 9tatik 20etara